ManifiestoEUSK
Hackmeeting 2017, Ingoberhack, del 12 al 15 de octubre del 2017 en c/ Gobernador 39, Madrid -La Ingobernable-
Otros idiomas: Castellano - Galego - Catalán - Français - English
Manifiesto Hackmeeting 2017 [Euskal]
Hackmeeting 2037 manifestua: iraganeko hacker-i
Mugimendu sozialak desegitea, ekinkortasuna (aktibismoa) delitutzat hartzea eta pentsaera subertsiboen edozein adierazpen ezabatzea lortu du Google E-gobernamenduak 2037. urtean.
Munduko gobernu berria
Gizarte sistema guztiak (osakidetza, justizia, hezkuntza, ekonomia, segurtasuna, garraioa eta abar) kudeatzen dituen inteligentzia artifiziala (IA) da Google E-gobernamendua. Sistema IA aholkulariak gobernu boteretsuei salduz hasi zen, hauek datu masiboen analisiez balia zitezen: lehenengo eraso terroristak ekiditu beharra argudiatuz, gero ekonomia optimizatzeko, eta gero populazioaren ongizatea bermatzeko. Horrela gobernuek IA aholkularien gero eta menpekoago bilakatu ziren: huteskundeak irabazteko behar zituzten, baina baita eguneroko bizitza kudeatzeko ere. Azkenik IA aholkulariak entitate beraren parte bezala agertu ziren eta Google E-gobernamendua ezarri zuten, mundu teknifikatu osoaren kudeaketa zentralizatua lortzeko.
Pribatutasuna utopia da
Datu guztiak zentralizatuta daude eta gizartearen kudeaketa mozkinik handienaren printzipioen arabera optimizatzeko aztertzen dira. Ezarpen sozialen bidez partekatu behar dira ekintza eta gogo egoera guztiak, orain dela 3 urtetik derrigorrezko bilakatu direlarik g-herritar guztientzat. Ziborgizatze masiboak larrupeko txipak ezartzea dakar, zeintzuek erabiltzailea identifikatzen duten, bere informazio ekonomiko, sozial, politiko, psikologiko eta biometrikoaren bidez. Edozein ekintza jasota gelditzen da eta E-gobernamenduak aztertzen du.
Legerik ez politikarik gabeko merkatu arauak
Sistema honi aurre egiteak erabateko bazterketa soziala dakar. Larrupeko txipik gabe ez dago, ez eskubiderik, ez osasun zerbitzurik, ez nortasunik, ez g-txanponik (g-coins). Aitzitik, g-herritar arrakastatsuenek eguneroko bizitza optimizatzeko datu masiboez baliatzen laguntzen dizkien IA-trebatzaileak (IA-coachers) dituzte: kontrol sistemari amore emateak abantaila pertsonal ugari dakartza eta edozein jarkierari karmaren puntuazio negatiboak ezartzen zaizkio. Jadanik ez dago legerik; datu masiboetan oinarritutako kudeaketa sistemak zerbitzu baldintzen aldaketa zehatzak gauzatzen ditu, g-herritar bakoitza ahal denik eta ondoen portatu dadin. Sistema hau askatasunaren, aurrerapenaren eta ongizatearen fase kulturalik aurreratuentzat hartzen da. Berau dudan jartzea buruko gaixotasunaren seinaletzat eta gizartearen kontrako asalduratzat hartzen da.
Inter-ikuskizun multimedia
Telesailekiko irrika gustuen neurketa zehatzetarantz bideratu zen, eta geroago erabiltzaileek bakarrik sortutako multimedia edukietarantz. Monitorizazio biometrikoak bizi ditugun egoeren intentsitate emozionala jasotzen du, itsatsita daramatzagun kamarei adieraziz noiz hasi grabatzen gure bizitzak. Sistema automatizatu batek antolatzen ditu eszena horiek, ikus-entzuleen gustura emititzeko. Sistema honetan g-herritar asko erotzen hasi dira, inter-ikuskizunaren fantasia eta beren bizitzak ezin dituztelako bereizi. Nahiera (likes) gehiago lortzeko, jende gehiagok ikus ditzakeen edukiak sortzen saiatzen dira, eta aldi berean guztia gainezka betetzen duen sistema multimedian ikusten dituzten portaerak irrika biziz imitatzen dituzte.
Sareko jaunak
Giza legitimitatez hornitzeko asmoz, E-Gobernamenduak bozketa sistema automatizatua diseinatu du, 10 urtean behin munduko enperadorea hautatzeko. Lehen hautapenean Zuckerberg enperadoreak lortu zituen emaitzik onenak, bereak dituen erabiltzaileen kudeaketa sistemaren bitartez egin zen bozketan. Praktikan neurri sasi-demokratiko honek Sarea dominatzen duen tekno-patriarkal aginpidearen ezarpena berresten du.
Maila sozialak
G-herritarrak 10 maila sozialeko sistema lehiakorrean banatzen dira: izar mediatikoetatik eta sistemen goi-kudeatzaileetatik hasi eta zerbitzari eta garbitzaileen mailara arte. Sistema honen azpitik daude zaborrez bizi diren ondaregabetuak eta eskulantegi isolatuetan baldintza infra-gizakoietan bizi diren produkzio jopuak. Azpi-klase biok ikusiezinak dira g-herritarrentzat.
IA-en gerra
Kaos 155a IA anarkista da. IA guztiek bezala, ez ditu onartzen giza aginduak: programatu zuten printzipioek kudeatzen dute. IA aholkulariek eraginkortasun, kontrol eta boterearen metaketaren printzipioei erantzuten diete. Bizitza aniztasunaren errespetuaren printzipioari eta menperatze era guztien aurkako askatasun positiboari erantzuten dio Kaos 155-ak. IA-ek sentimendurik ez duten arren, biziera baketsu eta ez-zanpagarri guztiei on egiteko asmoak bere portaera maitasuntzat dugun horren antzeko egiten du.
Iraganeko hancker-ei deia
Gaur eguneko arautze izugarriaren eta bizieraren degradazioaren egoera modu progresiboan ezarri dela ondorioztatzera garamatzate azken miaketek eta ikerketek. Honek jarrera kritikoak herrikoiagoak izan behar zirela iraganean adierazten digu, baina bazterketa sozialean erortzen joan zirela kapitalizazio teknologien arrakasta sozialaren aurrean. Gero eta zailago egiten zen teknologia hauek (sare sozialek, mugikorrek eta beste aparatu batzuek, autokuantifikazioak, eta abarrek) eskainitako abantailei jarkitzea. Erreferentzia kritikorik gabe, pertsonarik gazteenek kostu-onura kalkulu indibidualak egiten zituzten, teknologi kapitalistaren mendeko gartsu bilakatuz. Totalismoari amore ematetik aurreko belaunaldiak aurrezaintzen zituen borg mantra egitez “resistance is futile” izatera iritsi zen.
Sare sozialetan arrazoibide kritikoak jarrera funsgabe, ezinezko eta dogmatikoetara eraman zituzten muturreko eztabaiden dinamikek. Pentsamolde sektarioak eta gogoetarako gaitasun ezak potentzial subertsiboa ahuldu egin zuten, mundu justuago eta askeago baten helburu iraultzaileen gauzatze soziala ezinezko eginez. Pentsaera kritikoaren desintegrazioaren gurpila denboraz galgatzeko, iraganarekin konektatu behar dugu. Gure analisien arabera, kapitalismoaren teknifikazio masiboak mugimendu sozialen arloan belaunaldien arteko lotura hautsi zuen. Iraganeko hancker-ei dagokie lotura hori berrindartzea eta teknologia askearen aldeko borrokan belaunaldien ordezkapena bermatzea, gizarte justua lortzeko.