Ir al contenido

Hackmeeting

Irailak 26~28
CSO Kike Mur, Zaragoza

Hackmeeting Iberiar penintsulako kontrakultura digitalen urteroko topaketa da, gure gizartean teknologiak garatzeko mekanismoak modu kritikoan aztertzen dituzten komunitateena. Baina Hackmeeting ez da hau bakarrik, askoz gehiago da. Belarrira kontatuko dizugu, ez esan inori, Hackmeetinga egiazko hackerrentzat baino ez da, bizitza nahi duten bezala kudeatu nahi dutenentzat eta horregatik borrokatzen direnentzat, nahiz eta beren bizitzan ordenagailurik ikusi ez.

Hiru eguneko hitzaldiak, jolasak, jaiak, eztabaidak, ideia-trukeak eta ikasketa kolektiboa, elkarrekin aztertzeko egunero erabiltzen ditugun teknologiak, nola aldatu eta eragin dezaketen gure bizitzetan, errealak zein birtualak. Aldaketa horretan zer eginkizun izan dezakegun aztertzeko eta gure gizarte-egiturak hautsiz eta geroz eta mugatuagoak diren espazio birtualetara baztertuz, beren garapena monopolizatu nahi dutenen kontroletik askatzeko topaketa.

Ekitaldia erabat autogestionatua da: ez dago ez antolatzailerik, bakarrik parte-hartzaileak!

Más información