AragOFF HM2025 #
Kike Mur CSOk duela 15 urte ireki zituen ateak, urte hartako hackmeetingerako. Hasiera batean CSO La vieja escuela-n egin behar zen, baina hackmeeting-etik astebetera desalojatu zuten. Guztiarekin aurrera jotzea erabaki zen, eta espazio berri bat okupatu zen. Zaragozako mugimendu osoaren eta hackmeeting-era etorri zen jendearen laguntzarekin, antzinako Torrero kartzela okupatu zen, sinbolismoz betetako tokia, intsumiso, emakume eta disidentzientzako espetxea izan zena. Kartzela gisa jardun zuen bitartean, bere matxinadengatik eta bere harresien artean ezkerreko espektro osoko jendea egoteagatik izan zen ezaguna, anarkistetatik hasi eta euskal independentistetaraino. Harrezkero, kulturaren eta borrokaren erreferente da hirian, harresien artean hainbat erakunderen kongresu estatalak eta jaio berriak ziren hainbat ekimen eta ekitaldi jorratuz.
Non lo egin? #
Kike Mur nahiko espazio handia da, esterilla bat eta zaku bat botatzeko areto ugari ditu, baita literaz hornitutako hiru gela ere, 30 pertsona inguruko edukiera dutenak (literetan). Lo egiteko eremu ez-mistoa egongo da.
Furgoneta batean lo egitekotan bazaude, leku hau gomendatzen dizugu: Ronda Hispanidad, Casablanca Kokapena: geo:41.62407,-0.88836?z=17 https://osmand.net/map?pin=41.62407,-0.88836#17/41.62407/-0.88836
Nola iritsi? #
Autoz #
-
Iristeko: Z40a hartu (Zgz-ko ingurabide handia da), eta 22. irteeran irten (Ronda Hispanidad argibideak), Z30era sartu (hirugarren gerrikoa deritzona) eta biribilgunean Torrerorantz jarraitu. Zuzen jarraitu eta Z30etik igo hilerriraino. Han, Torrerorako seinaleak dituen biribilgune batera iritsiko zarete, jarraibideei jarraitu eta okupan zaudete.
-
Aparkatzeko: Auzoak, oro har, parking-urritasuna izaten du, errazena hilerrian aparkatzen saiatzea izaten da, doako aparkaleku bat du agerian, eta, bertan, errazagoa izaten da aparkatzea.
Trenez eta Busez #
Arau orokor gisa, bus eta tren guztiak Delicias geltokira iristen dira. Kike Mur-era iristeko, ia ordubete dago oinez, eta, beraz, aukerarik onena garraio publikoa da. Horretarako, hainbat aukera daude:
-
Bus-txartel bakuna 1'65 da, eta merezi du zaragozako bus-txartel bat eskuratzea (Mifare Classic dira, kar kar) edo Tuzsa aplikazioa erabiliz (https://za.avanzagrupo.com/paga-tu-viaje-desde-el-movil-nueva-funcionalidad-en-la-app-de-avanza-en-zaragoza/), txartelak prezio erdian lortu daitezkeelako.
-
Azkarragoa: 1 zirkularra Zaragoza-Goya geltokiraino, eta han 31n Villa de Anso/Avda Americaraino.
-
Zuzenagoa: Autobus 34 (autobusen aldeko sarreran/irteeran hartzen da) zuzenean Fray Julian Garces 88. zenbakiraino.
Hegazkinez #
Zaragozako aireportua hiritik urrun samar dago. Konexio askorik ere ez du, baina kasualitatez norbait abioian badator:
-
Taxian: 20€ inguru
-
Autobusez: Aireportuko autobusa hartu behar da (4€), Maria Agustin pasealekuan utzi eta handik 31-a hartu Kike Mur-erarte.
Non jan? #
Hackmeetingean egunero egongo da bazkaria eta afaria, baina alternatibak bilatuz gero, auzoan taberna tipiko ugari daude. Aukera beganoa duten tabernak, oro har, gutxi daude: pizza beganoa duen Bruno pizzeria, aukera beganoa ere baduen kuky’s place, eta gero auzoko leku batzuetan galde daiteke, batzuetan tallarinak edo arroz beganoa egiten baitute, baina ez kartan.
Txikiak #
Okupan ez dago txikientzako espaziorik. Urtero hau hobetzeko ideiak eta proposamenak bilatzen ditugu!
Etxeko animaliak #
Gizakiak ez diren animaliei irekitako espazioa garen arren, jendeari zentzu komuna erabiltzeko eskatzen diogu, pertsona asko izango gara espazio mugatu batean, non erraz larritzen diren, eta espazioa, oro har, ez dago horretarako prestatuta (lo egiteko eremuak partekatu behar dira, alergia duen jendea egon daiteke, etab.). Zure lagun iletsua lo egiteko ekartzea planteatzen baduzu, idatz iezaguzu!
Nola autofinantzatzen gara? #
Hackmeetinga doako ekitaldia da bertaratzen direnentzat. Serigrafiarako kamisetak erostea, zabalkunde-gastuak eta espazioa egokitzeko tresnak edo materialak lortzea dira gure gastuak. Ekitaldiaren autofinantzaketa topaketan zehar dohaintzak emanez eta urtero serigrafiatzen ditugun kamisetak/jertseak erosiz egiten da. Ekitaldia ekonomikoki mantendu nahi baduzu, gogoratu zure kamiseta erosi :^)
Logoa #
Kamiseta #
Autofinantzaketa modu gisa, eta urtero bezala, hackmeeting edizio honetan proposatutako logoa duten kamisetak egingo ditugu.
Izena emateko formularioan, aldez aurreko eskaera bat egiteko kamisetaren neurria adierazi.
Izen-emate formularioaAurreHM #
Hackmeeting-a baino egun batzuk lehenago muntaketa lanak egingo dira, parte hartu nahi baduzu galdetu postako zerrendan. Egun horietan bertan lo egiteko aukera dago.
Azpiegitura #
Bainuak:
- Zutikako 2 bainugela, esertzeko 2 bainugela (esertzeko beste bainugela bat egiteko proiektuan)
Dutxak:
- Hainbat aukera, saiatuko gara ducha ona jartzen, bestela kanpoko dutxa muntatzeko asmakizun bat dugu
Aretoak:
- Gim
- Boloak
- Expoak
- Kafetaren atzealdeko gela
- Logelak
- Litera handien logela
- Litera txikien logela
- Hacklab
- BPX
- Sala de Vaga
- Asanblada-gela
Komunak
- Kafeta
- Patioa
- Patio andaluziarra
- Baratzea
- Boulderra
Lotarako gela ez-mistoa eta lasai egoteko eremu ez-mistoa egongo dira.