Manifiesto2019

De wiki es.hackmeeting.org
Saltar a: navegación, buscar

R/Hack 2019

La traducción a castellano está aquí: manifiesto en castellano

La traducción al catalán está aquí : manifiest en catalan

La traducción al catalán está aquí : English manifesto

La traducción al catalán está aquí : manifesto en italiano

Orainaren bukaera geroz eta hurbilago dago. Teknologiak mundu posible asko sortzea baimentzen du, baina korporazio handiek aukera guztiak desagertarazi nahi dituzte. Populazioa ilusio faltsuekin engainatzen duten bitartean, etorkizuna lapurtzen ari dira, askatasunari inolako alternatibarik utziz.

Elite teknologikoa osatzen duten buru gaixotuek beraien algoritmoek kontrolatzen duten mundua nahi dute, elkartasun soziala ahulduz eta gure barrenak apurtuz, beraien kontrol makineriaren pusketak bihurtuz. Gizonaren inperioaren helburua hori izan baita beti: gizakiaren sormena hustu gure gain kontrola izateko, etekina atera daitekeen errekurtsoetan bihurtuz. Apurtutako gizakiak ezin dira bere kabuz mugitu, horregatik ez dituzte lotzen dituzten kateak sentitzen.

Teknokapitalismoak meperatze sistemen hobekuntza gorenera eramaten du. Kontsumoaren kapitalismoak jendea ikuskizunekin eta plazer hutsalekin erakartzen bazuen, informazionalak beste pausu bat eman du. Muga digitalak gaindituta, dagoeneko kapitalak komunikatzeko eta baita pentsatzeko erabiltzen ditugun informazio sistemak kontrolatzen ditu. Gizarteak bere nagusi berriekiko duen menpekotasuna hain da handia ia ezin duela imaginatu beraiek gabeko mundu bat.

Hacktibismoak aurre egin die, baina finantza kapitalismoaren inbertsioekin olioztatutako megamakinak gero eta poteretsuagoak dira. “Iraultza digitala” erreakzionarioa izan da, elite psikopata* batek aurrekoa ordezkatu du bisitza otzandu eta bertan dagoen espontaneotasunarekin bukatzeko.

Zapaltzailearen kalterako, menderatutako bizitza ezin da erabat zanpatu, beraz erresistentzia beti egongo da. Hala ere, gaur egun bizitza suzedaneo oharkabe batekin ordezkatzen saiatzen daude, egunerokotasunean inguratu eta setiatzen gaituen programatutako inozotasuna (smartinozotasuna?), zonbi bihurtzen gaituzten informazio birusak txertatuz, merkatua eta bizitzaren artean bereiztea ekidituz, askatasunez sentitu eta ekiteko ezinean.

Merezi duen bizitza errebeldia eta komunitatean datza. Oraindik badaude errezistentzia guneak sortzea ahalbidetzen duten kontzientzi tximpartak, merkatuaren eragin zitaletatik askatuak diren lurraldeak. Bertan, gure izatearen zentzua eta politika egiteko gaitasuna duten komunitate autonomoak sortzen ditugu, teknokapitalismoak dakarren bizitasunik gabeko bizitzaren kontra borrokatzeko gaitasuna sortzen ditugu.

Urtero, hackmeeting-ek irekitako denbora arrakalen bitartez, askatutako espazio hoiek subertsio teknologikoarekin betetzen dituzte, komunitate hacker/hacktibista bertako kominitate iraultzailearekin elkartuz. Autonomia espazio-denbora hoietan elkartasun loturak elikatzen ditugu, lankidetza sareak sortzen ditugu, proiektu berriak garatzen ditugu, eta gure bizitzetara argia dakartzaten erresiztentzia komunitateak indartzen ditugu. Horregatik beti egongo da beste hackmeeting bat!

Horregatik ere, hustutze arriskuan dauden okupatutako espazioen alde jartzen gara, azken urteetan hartu gaituzten La Ingobernable eta La Invisible kasu. Eraikinak hustu ahal dituzte, baina espazio hauetan hazitako erresistentzia komunitateek ustelen kontra egiteko eta bizitza zaintzeko modu hobeak aurkituko dituzte. Beraiek dute poterea, baina bizitza eta adimena beti izango dira gure alboan.

Lurralde komunaren kontrako finantza espekulazioa eta politikoen goranahien aurrean egon den beste erreziztentzia adibide den ErrekaleorBizirik! kolektiboak hartzen gaitu aurten. Komunitate lokal honen aurretiko lanak teknokapitalismoaren kontrako erresistentziari beste geruza bat gehitzea ahalbidetzen digu, burujabetza teknologikoa ez delako posible askatutako eremurik gabe, ezta eremuak hedatu burujabetza teknologikorik gabe.